2020ean gure 50. urteurrena ezin izan genuelako ospatu etsituak eta gure 55 urteak prestatzeko ezinegonarekin, Zarpai Bandaren zale guztiak, asezinak eta musikazaleak, biltzea erabaki dugu hitzordu gogoangarri batean urriaren 13 eta 14ean Hendaian.
Udazkeneko besta
Udazkenaren hasiera honetan, Gaztelu Zahar pilotalekuan benetazko bapateko herrixka bat eraikiko dugu, nun bi egunetan animazio, hitzordu eta ekitaldi ezberdinak bilduko diren. Irekieratik, gure etxola tematiko ezberdinek asezinentzat leku berezi bat eskainiko dute kutixien dastatzeko.Horrekin batera, eszena nagusian egitarau musikal ikaragarri batek hitzorduaren bihotza dardaraziko du.
Galdu ezin diren uneak
Ostiralean, kotzertuak hasi aurretik, Kaskarot Bandak eta Incansables txarangak izango dute udazkeneko besta handiaren irekiera alaitzeko ardura.
Larunbatean berriz, eguna danbor hotsez hasiko da Ipar Euskal Herriko danborraden topaketa batekin. Konpartsa ezberdinek arrantza porturik bestaren bihotzeraino desfilatuko dute txiki eta handiak poztuko dituen giro bat sortuz.
Eguerdiko 13:00etatik aitzina, ezin duzue “Erreki banketa!” huts egin! Familia otordu handi baten modura, errekiz eginiko bazkaria herrixkaren bihotzean izango da eta gure herriko Alaiak taldeak alaitua izanen da. Zuen lekua erreserbatzea pentsatu, tokiak limitatuak izango dira eta.
Etxeko txikienentzat puzgarriak ere izanen dira.
Beti Zuekin ospakizun ahaztezin bat izanen da, 2025ean ospatuko dugun Zarpai Bandaren urteurren handirako prestatzeko. Gure gomita luzatzen dizuegu 2023ko urriaren 13 eta 14ean festa giroko, musikaz beteriko eta adiskidetasunez beteriko asteburu bat Hendaian gurekin ospatzeko! Utz zaitezte Zarpaien magian barneratzen eta sortu gurekin oroitzapen ahaztezinak.
Egitaraua eta informazioa
Ostirala
Egitaraua
18:00etan : Herrixkaren irekitzea musika animazioarekin
2:00etan: Herrixkaren itxiera
Musika egitaraua
19:00tan: Incansables txaranga
Orain dela mende erdi baina gehiagotik, Hernaniko 9 lagunak festa handienak alaitzen ibiltzen dira.
19:00tan: Kaskarot Banda

21.30tan Eszena Nagusian: Bokale Brass Band
Iparraldeko Brass band ospetsua, Jazz, Funk eta Soul musika nahastea hitzeman dute giro paregabean…
23:00tan Eszena Nagusian: Duende
Dantzatzeko amorrua eta grinaren artean, Bordaleko upategietan sorturiko musika da gaur egun eszena gainean entzuten dena.
Gitarrek saturatzen dute, kobreek Balkanetara egiten dute ihes, pianoak eszena aurrera salsa doinuak ekartzen ditu, hau guztia argi ikuskizun harrigarria uztartuz!
Bateria eta baxuaren duoak txunditzen duen musika bat jotzen dute eta askapen eta endekatze erritmo batez kantua batzuetan melodia bilakatzen da eta besteetan rap itxura hartzen du.
Duende festibaletako musika talde bezala izendatzen da, Sergente Garcia, Orishas, DJ Shantel, Macaco eta beste hainbatengatik inspiratua.
Gauerdian Eszena Nagusian: DJ Antton

Larunbata
Egitaraua
10:00etan: Danborraden topaketaren abiatzea Itsas Haizea zentro nautikotik. Desfilea Gaztelu Zahar pilotalekuraino joanen da.
11:00etan : Herrixkaren irekitzea.
Haurrentzat puzgarriak arratsaldeko 5:00ak arte.
11:30etan: Danborraden kontzertua.
13:00etan : Erreki banketa Alaiak taldeak alaiturik.
Menua: Hegaluzea, txerrikia eta udazkeneko akonpainamendua, torrada, kafea eta sagardo txotx-a.
Errugbiko Munduko kopako final laurdenak pantaila handi batean ikusi ahal izango dira.
19:00etan: Musika animazioa.
2:00tan: Herrixkaren itxiera.
Larunbateko musika egitaraua
18:00etan: Sans soucis txaranga.
Gure bigarren egunari bordaleko talde honen errepertorio anitzarekin animaturik ekingo diogu: pasodobleak, errepertorio ugariak eta ohiko txarangek jotzen dituzten betiko musikak.
19:00etan: Artistas del gremio taldea.
21:00etan Eszena Nagusian: Triki Blinders
Triki Blinders taldeak punk zeltikoko errepertorio bat proposatzen du. Instrumentu tradizionalekin eta gitarra saturatuekin joteko melodia zeltikoak erritmo bizi bat hartzen dute!
2022ko udan sortua zen Gaubele, Otsoak eta Showrizoband taldeetako aitzinako kideekin. SFM Fermin Muguruza, Negu Gorriak eta Kortaturen galaxiak ezagutzeko espaziontzia da. Prestatu bidaiarako!

Ordutegiak eta tarifak
Ostirala: 18:00etatik 2:00etara
Larunbata: 11:00etatik 2:00etara
18:00tatik aitzina, sarrera ordaindu beharko da: 5€ eguneko pass-a, 16 urtetik gorakoentzat. (Nortasun agiria aurkeztu beharko da)
Dress code: Janzkera txuri urdina gomendatzen da.
Jarraitu sare sozialetan.